XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESPERIENTZIA 5 Ariketa honetan, sortaldea eta iparra norabide nagusi gisa hartuko ditugu; beste biak, sartaldea eta hegoa norabide aurkakoak izango dira.

Beraz, bektoreak zenbaki-bikoteen bidez adierazi nahi baditugu honela egingo dugu: .

Faroa
Hondartza
Itsas lapurren kaia.

GALDE-ERANTZUNAK 1. Itsas lapurren kaitik farora doan beste bideren bat aurkitu eta marraztu.

Bektore horiek zenbaki-bikoteen bidez adierazi ondoren, guztien batura bila ezazu, ateratzen den emaitza bektore moduan marraztuz.

2. Kalkula ezazu Zer ikusten duzu?.

3. Bila eta marraz ezazu hondartzatik hondartzara, uharteari buelta emanez, doan bide bat (bektoreak erabiliz).

Zein da bide honen bektore guztien batura? Zergatik?.

4. Farotik abiatuz, eta bektoreen bidez, kostako toki izkutu batera iristen gara.

Esaiozu zure ondokoari, bektore bidez, hara joateko bidea; ea aurkitzen duen leku izkutua non dagoen.